Txekiar antzara
Txekiar ondareko antzara arraza
Txekiar antzara
Txekiar antzara Txekiako bertako arraza bakarra da. Mendetan zehar bertan mantendu den barietate autoktono bat da.
Beste antzara arrazekin konparatuta, txekiar antzara txiki samarra da, baina sendoa, gogorra eta erraz elikatzen eta ugaltzen dena. Antzara hauek ama sen oso ona dute arrautzak inkubatzeko eta antzarakumeak hazteko.
Txekiar antzararen luma kalitate handikoa da, beste motako lumekin konparatuz oso aldeko erortze ratioa du. Mendeetan zehar burkoak betetzeko material baliotsua izan zen.
Txekiar antzara arraza egoki bat da eskala txikiko abeltzaintza estentsiborako edota baserri zaleentzat, larratzerako ona baita. Gorputz txikia duenez, erabateko haragi ekoizpena txikiagoa da. Hau dela eta, txekiar antzarak ezin du gizentzeko antzara hibrido handiekin lehiatu. Bere abantaila, sarraski produkzio garbi handiagoan, eta gozoago eta zaporetsuago den kalitate altuagoko haragian dago.
Txekiar antzarak hainbesteko elikadura eskaerarik ez duenez gero, abeltzain txikientzat, antzara mota honen hazkuntza, arraza astunagoen edota gizentzeko antzara hibridoen hazkuntza baino errentagarriagoa da.
Antzina, Txekiar antzara ohikoa zen txekiar landazabalean. Hegoaldeko eta mendebaldeko Bohemian batez ere, antzara hazkuntza diru iturri garrantzitsu bat zen abeltzain txikientzat. XIX mendearen erdialdera arte urtero, 50.000 antzara baino gehiago esportatzen ziren Bavariara (Alemania), 1.000 luma tona baino gehiago Alemaniara, Frantziara, Suitzara eta Holandara, eta 100 arrautza tona Alemaniara, Belgikara eta bai Ingalaterrara ere.
Arrazaren deskribapena
Txekiar antzara
Pisua
antzara arra 5,5-6,6 kg
antzara 3,5-5,6 kg
Arrautza produkzioa 10-20 arrautzak
Arrautzaren pisua 120 g
Arrautzaren kolorea zuria
Erabilera haragia, luma, (arrautzak)
Eraztun tamaina
antzara arra 24 mm
antzara 24 mm
Copyright © Txekiar antzara, 2006-2024. Eskubide guztiak erreserbatuak. Azken igopena: 08. abuztua 2024