Txekiar antzara

Txekiar ondareko antzara arraza


  • Txekiar antzara
  • Txekiar antzara gangarduna
  • Antzaren sexu identifikazioa
  • Zergatik hazi txekiar antzara?
  • Txekiar antzara hazkuntza
  • Inkubatzeko arrautzak salgai
  • Txekiar antzarari buruzko idatzia
  • Jan antzarak antzarak salbatzeko!
  • Posta elektrikoaren zerrendan erregistratu

    Zure posta elektronikoa:
    Zure herria
    Zure hizkuntza
    

    Jan txekiar antzara txekiar antzara salbatzeko!

    Herri txekiarrak antzarak hazi ditu helburu bakar batekin: helburu praktikoa (haragia, gibela, antzara gantza, lumak). Kontraesankorra iruditu arren, arraza hau salbatzeko era bakarra antzara berriro aprobetxatzea da.

    Egungo joeren barne sartzen dira, abeltzaintzako esplotazio intentsiboetatik abeltzaintza ekologikoraino tendentziak. Nekazaritza ekologikoak, giza osasunerako ondorio negatiboak izan ditzaketen pestizidarik erabili gabe, kalitatezko elikagaiak ekoizten ditu. Granja organikoek eta beraien bezeroek txekiar antzara salbatzeko aukera ematen digute.

    Jan itzazu salbatu nahi badituzu!

    Txekiar antzara salbatzen zuk ere lagun dezakezu! Nahiz eta hirian bizi eta antzararik hazi ezin izan, txekiar antzara janez txekiar antzara salbatzen lagun dezakezu. Galde ezazu harategian zer arrazatakoa den haragia. Zoritxarrez, ezta txekiar supermerkatuetan ere ezin daiteke benetako txekiar antzararik aurkitu. Nahiz eta "txekiar antzara" etiketa eraman, izatez, gizentzeko antzara hibridoak dira. Benetako txekiar antzara dastatu nahi baduzu, txekiar landazabalera joan eta bertako abeltzain organikoei erosi behar diezu. Benetako txekiar antzararen eskaera handitzen badugu, txekiar antzarak etorkizun oparoa izango du.

    Europa osoan tokiko antzara arraza asko desagerpen arriskuan daude interes falta dela eta. XX mendearen hasieretara arte, milakako taldeetan mantentzen ziren, baina gaur ehun gutxi batzuk soilik ez dira geratzen. Zure harategian ez baduzu benetako txekiar antzararik aurkitzen, ikus orri hau zure arreta behar duten, desagerpen arriskuan dauden tokiko beste antzara arraza batzuk ezagutzeko.

    Txekiar antzara > Jan antzarak antzarak salbatzeko!

    Copyright © Txekiar antzara, 2006-2017. Eskubide guztiak erreserbatuak. Azken igopena: 17. apirila 2017